Guardia Zibilen eskuetan egon zenean tortura gogorrak jasan zituela salatu zuen Ostolazak. Barrabiletan jo zutela, poltsa sarritan egin ziotela eta elektrodoak ere jarri zizkiotela kontatu zion konfiantzazko abokatuari. Horrez gain, atxiloketa egunetan mehatxu eta presioak pairatu dituela azaldu zion; besteak beste, ama ospitalean zegoela sinetsarazi nahi ziotela.
Ostolazak tratu txar horiek epailearen aurrean salatu zituen.
Euskal Presoak
Eneko Ostolaza aske utzi dute
Bart askatu dute Eneko Ostolaza markinarra, baldintzarik gabe. Soto del Real espetxetik ateratzerakoan ez zioten utzi telefono deirik egiten, eta "kalean" utzi zuten, =i Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza=i-k jakinarazi duenez. Gasolindegi batetik deitu zuen berak etxera, aske utzi zutela esateko. Gaur goizeko zazpiak aldean iritsi da Markinara, eta herrian jaiak direnez, ongi etorri jendetsua egin diote. Martxoaren 29an atxilotu zuen Guardia Zibilak Eneko Ostolaza markiñarra, ETAren Zutabe aldizkariekin lotuta egin zuten operazioan. Inkomunikatuta eduki zuten garaian "tortura gogorrak" egin zizkiotela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu