Ingurumena

Energia berriztagarriaren ekoizpena ez dela behar bezala bultzatzen uste du Esther Larrañagak

Gas kutsatzaileen ekoizpena murrizteko Kyotoko protokoloak ezarritako helburuak ez direla betetzen onartu du Esther Larrañaga Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. Horren arrazoia zein den ere agertu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: energia merkea baina kutsagarria ekoizten duten enpresei, zentral termikoei kasu, ez zaiela zerga bidez zigor ekonomikorik ezartzen. Finean, energia errentagarrien ekoizpena ez dela behar bezala bultzatzen iritzi dio.

2005eko azaroaren 28a
10:58
Entzun
"[Espainiako] Energia Ministrioak ez badu dekretatzen ikatzaren bidez sortutako energiaren kostua berriztagarrienaren bikoitza edo hirukoitza izatea, bultzatu egiten da ekoizpen kutsagarri hori. Teknologia zaharkitu hori erabiltzen duen zentralak mimatzen baditugu, horrek distortsioa eragiten du energiaren merkatuan", adierazi du.

lldo horretatik, gaur hasiko da Montrealen NBE Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketaren inguruko Konbentzioaren urteko batzarra. Konpromiso berriak proposatuko dira, baina zaila izango da neurri zehatzek aurrera egite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.