Konpromiso energetikoa

Energia berriztagarrien aldeko apustua aurkeztu du EH Bilduk

Multinazionalez osatutako oligopolio energetikoetatik ihes egiteko unea dela nabarmendu du koalizioak Gasteizen egindako agerraldian.

Energia berriztagarrien aldeko apustua egn du EH Bilduk. ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 20a
13:08
Entzun

"Erregai fosilak ustiatu eta oligopolioa babestu ordez, autokontsumo eta ekoizpen garbiak lehenetsiko dituen lege propioa" bultzatzea horixe da EH Bilduren asmoa, eta hala azaldu dute Gasteizen egindako agerraldian ere.

Miren Larrionek ohartarazi du "agortua" dagoela egungo eredu energetikoa: "Gutxi batzuen aberastasuna bilatzen duen ereduak alternatiba behar du, jada sektore eta eremu oso ezberdinetatik eraikitzen ari den alternatiba, herritarra eta burujabea, inoren eta ezeren menpe egongo ez dena".

Alternatiba horren zenbait adibide ere eman dituzte, besteak beste, Okina eta Sabandoko berogailu komunitarioak, edota Araia, Labastida eta Berganzoko mini-hidraulikak.

Baina ahalegin hau Euskal Herri osora zabaldu ahal izateko elkarlana beharrezkoa da. Hori dela eta indar politiko eta sozialen babesa bereganatzeko prozesua abiatuko du EH Bilduk datozen hilabeteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.