Energia berriztagarriak eta enpleguaren sorkuntza batera etor daitezkeela uste du Aitor Urresti Equo Berdeak Euskal Ekologistak alderdiko lehendakarigaiak. Urrestiren ustez, energia eredua aldatzeko garaia iritsi da, eta, horretarako, «energia berriztagarrien alde» egin behar da modu argian.
Energia fosilak bazterrean utzi behar dira emeki-emeki, eta haiek berriztagarriek ordezkatu behar dituzte. Energia eolikoak eta fotoboltaikoak, esaterako, langile gehiago behar dituzte, eta haien aldeko apustua egitea enpleguaren alde egitea dela uste du Urrestik. Teknologia esportatzeko aukera zabaltzen dutela ere gogorarazi zuen Urrestik atzo, Gasteizen.
Equoko hautagaiak zehaztu zuen alor publikoak izan behar duela energia eredua aldatzeko prozesuaren hauspoa. Administrazioek lehentasuna eman beharko liekete berriztagarriak ekoizten dituzten enpresei kontratuak sinatzean.
Erronka zehatz bat ere jarri zion euskal administrazioari Urrestik: 2020rako alor publikoko egoitza eta erakunde guztietan kontsumituko den energia guztia berriztagarrien bidez lortutakoa izatea. Energia aurreztea «ezinbestekoa» dela gaineratu zuen.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Equo Berdeak
Energia eredua aldatzea proposatu dute Equo Berdeek
Energia berriztagarriak lehenesten dituen eredu batek alde batera utziko lituzke erregai fosilak, epez epe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu