Energiaren nazioarteko eguna dela baliatuz, energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du Eguzki talde ekologistak, eta gauza bera egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari ere. "Bada garaia Gobernuko lobby-aren irabazi ekonomikoei begiratzeari utzi eta gizartearen mesedetan lanean hasteko", nabarmendu du taldeak eta enregiaren alorreko multinazionalek egiten duten "marketing berdea" gaitzetsi du.
Bide batez, gogoratu du "arrazoi asko" daudela Garoñari eta fracking-ari ezetz esateko. "Kontsumismorik gabeko gizartea nahi dugulako, natur baliabideak kontrolik gabe ustiatuko ez dituena".
Hala, nabarmendu du ez dagoela baliagarri den argudio ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik Garoña berriz irekitzea arrazoituko dutenik. Hori dela eta, zentral nuklearra behin betiko ixteko eta fracking-aren inguruko proiektu guztiak bertan behera uzteko eskatu du beste behin Eguzkik.