Enplegatu guztientzako irtenbidea eskatu dute Mepamsako langileek Nafarroako Parlamentuan

Atzo enpresako zuzendaritza atxikita izan zuten zenbait orduz, enpresaren itxiera erabaki eta eskaintza zehatzik egin ez zielako. Mepamsakoek ez ezik, egoera bertsuan diren Inquinasakoak eta BSHkoak ere izan dira Parlamentuan.

2007ko otsailaren 22a
17:11
Entzun
Nafarroako instituzioei babesa eskatuk diete Mepamsa, Inquinasa eta BSHko langileen batzordeetako ordezkariek, Nafarroako Parlamentuan egin duten agerraldian. Enpresa horiek ixteko mehatxua egin dutela eta, enplegu gabe geratzeko zorioan dira langile horiek. Etorkizunerako irtenbideak eskatu dituzte, hiru plantiletako langile guztientzat.

Mepamsako langileen agerraldiak ikusmin berezia sortu du, atzo zuzendaritzako kideak sei bat orduz atxikita izan baitzituzten, beste hainbat alditan bezala, besterik agindu arren atzoko bileraren ere etorkizuneko eskaintza zehatzik egin ez zietelako.Franke talde suitzarrak Mepamsa itxi eta produkzioa Zaragozara eramatea erabaki du, 193 langileren etorkizuna auzitan jarriz.

Presio horren ondorioz, hurrengo bileretan -martxoaren 8koan eta 22koan- eskaintza zehatzak landuko dituztela hitzeman zieten langileek zuzendaritzako kideek, hots, aurre-erretirorako plan eta kalte-ordain zehatzak proposatuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.