Suteak

Enpresa batek su hartu du Bokalen

Argindar materiala biltzen duten bulegoan eztanda bat izan da, eta hortik abiatu da sutea. Langile bat zauritu da. Itzali dute sua.

2007ko azaroaren 29a
14:35
Entzun
Goizeko bederatziak aldera leherketa bat izan da Bokaleko (Lapurdiko) enpresa batean, argindar materiala biltzen duten lekuan. Ondorioz, pertsona bat zauritu da -erredurak ditu eskuetan-, eta, gainera, sutea piztu da.

BAM (Baiona, Angelu, Miarritze) barrutiko suhiltzaileek kezka agertu dute, inguruan arto eta labore biltegiak daudela-eta sutea zabaltzeko arriskua zegoelako. Hamaikak alderako sua itzalia zuten, ordea.

Ezbeharra izan den enpresa Baionako portuan dago, Bokaleko lurretan, eta arto eta labore salerosketan aritzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.