politika

Enpresaburuek berretsi dute ETAk ez diela dirurik eskatu azkeneko hilabeteetan

Miguel Lazpiur Confebask-eko buruak adierazi du horrek "lasaitasuna" ematen diela. "Bakea, albiste ona ez ezik, Euskadirentzat inbertsio ona litzateke". Erakundea armatuak urtarrilaren 10ean su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria eman zuen.

2011ko apirilaren 7a
10:28
Entzun

Eduardo Zubiaurre Adegi Gipuzkoako enpresaburuak martxoaren erdialdean esandakoa berretsi du gaur Miguel Lazpiur Confebask EAEko enpresen konfederazioko buruak: ETAk ez diela enpresaburuei dirurik eskatu azkeneko hilabeteetan. Horrek enpresetako arduradunei "lasaitasuna" ematen diela adierazi du Lazpiurrek Onda Vasca irrati katean.

"Bakea gertuago" ikusten dela iritzi dio. "Albiste ona ez ezik, Euskadirentzat inbertsio ona litzateke bakea", Confebaskeko buruaren ustez.

"ETAren estortsioa iraganeko kontua" dela zioen duela hiru aste Zubiaurrek. "Zorionez, enpresaburuok pairatu izan dugun indarkeria mota hau garai bateko kontua dela dirudi".

ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria eman zuen. Harremanetarako Nazioarteko Taldeak astelehenean jakinarazi zuen larunbatean bilera egin zuela Londresen, su-etena egiaztatzeko bideak aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.