Enrique Gonzalez EBko koordinatzaile nagusi izandakoa hil da gaur Santurtzin (Bizkaia), minbiziaren ondorioz. 66 urte zituen, ezkonduta zegoen, eta bi seme-alaba zituen.
EBko koodinatzaile nagusia izan zen 1991tik 1995era. Kargu hori betetzeaz gain, EAEko CCOO sindikatua sortu zuen Tomas Tuerosekin batera.
Familia ezkertiarra zuen Gonzalezek, aita Asturiako (Espainia) Espainiako Alderdi Komunistako kidea baitzen. Frankismoaren errepresioaren ondorioz, Uzbekistanera joan behar izan zuen familiak, eta hango herri batean, Kokanen, jaio zen,hain zuzen, Gonzalez. 15 urterekin bueltatu zen erbestetik eta Gipuzkoan jarri zen bizitzen. Ingenieritza Teknikoa ikasi zuen, eta Alderdi Komunistan afiliatu zen. Ondoren, CCOO sortu eta EBko koodinatzaile nagusi izan zen. Erretiroa hartu ondoren Santurtzira joan zen bizitzera.
Javier Madrazo egungo EBko koordinatzaile nagusiak Gonzalezek “euskal ezkerrarekiko, tradizio komunistarekiko, bakea lortzearekiko, kapitalismoa gainditzeko eta Errepublika Federalarekiko” izan duen kompromisoa azpimarratu du.
Politika
Enrique Gonzalez EBko koordinatzaile nagusi izandakoa hil da
Tomas Tuerosekin batera EAEko CCOOren fundatzaile ere izan zen. 66 urte zituen, eta minbiziaren ondorioz hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu