Frantziako Poliziak hartu ditu atxilo. Mediabask.eus atariaren arabera, lekukoek bi polizia ikusi dituzte kaleko arropaz jantzita autotik irteten eta bikotea atxilotzen. Autoan zihoazela atzeman dituzte, Negresseko biribilgunean, Miarritzen (Lapurdi).
Atxiloketak zerikusia du ostegunean Miarritzen bertan eginiko operazioarekin, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Bi lagun atxilotu zituzten, eta etxe bat miatu.
#ULTIMAHORA Detenido otro presunto colaborador de #ETA relacionado con el depósito de material hallado ayer en #Biarritz
— Ministerio Interior (@interiorgob) May 29, 2015
Miarritzeko Gau Eskolako euskara irakaslea da Lopez. 30 urte sorterritik kanpo egon ostean itzuli zen duela aste batzuk Iruñeko Txantreara.
30 urte sorterritik kanpo eman ondotik ongi etorria Enrike Lopez, Txantreako iheslari politikoa! pic.twitter.com/qn1MJYNTuS
— Herria Dugu Arnas (@HerriaDuguArnas) May 5, 2015