Sanferminak

Entzierro arriskutsua

Entzierro luzea eta arriskutsua egin dute Zebada Gago ganaduteko adardunak. Atzean bakarrik gelditu den zezen beltz batek izua eragin du Telefonicako zatian. Bitan egin du atzera eta behin baino gehiagotan ekin die lasterkariei. Azkenean, unaiek lagunduta zezen plazako ukuilura sartu da. Telefonican bi adarkatu izan dira.

Berria.info
2012ko uztailaren 9a
08:29
Entzun

Taldea elkarturik iritsi da Udal Plazara baina hor gaztain koloreko zezen batek aurrea hartu die besteei. Estafetan beste zezen beltz batekin elkartu da eta aurretik joan dira zezen plazaraino. Gainontzeko zezenek eta joaldunek atzetik joan dira, iladan eta luzaturik. Atzean gelditu den zezen beltz batek arrisku une handiak eragin ditu. Bakarrik egin du bidea. Santo Domingo aldapan irrist egin du eta hor galdu du anaiaen erritmoa. Telefonican bitan egin du atzera eta lasterkari franko harrapatu ditu ustekabean. Pilaketa franko izan da. Azkenean, unaien laguntzaz, zezen plazako ukuiluan sartu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.