Aurreratu egin den zezen batek ireki du bidea. Bidearen erdi-erditik egin du ibilbidea eta bazterretan zeudenen aurka jotzeko joerarik ez dute erakutsi. Udaletxeko plazatik Merkaderesera bidean honen atzetik zihoazen beste bi zezenek txirrist egin eta lurrera joan dira, baina berehala altxatu dira.
Zezen plazaren sarrerako pasiloan ikus zitekeen gazte bat lurrean etzanda, mugitzen ez zela. Lehen zezenak plazara sartzean kolpatu du gizonezkoa, eta konorterik gabe gelditu da lurrean buruan hartu duen kolpearen ondorioz. Gazte hau erietxera eraman behar izan dute. Gainontzean zezenek zuzen-zuzenean heldu diote bideari, eta ez dute inongo momentutan joera arrarorik egin. Lehen berrien arabera, ez dago zezenen adarrez zauritutakorik, eta kolpeak hartu dituztenak badaude ere, ez da zauritu larririk izan. Horrez gain, beste hiru lagun erietxera eraman behar izan dituzte.
Zezen plazaren atarian zauritu den Oscar Orella 22 urteko antsoaindarra Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute burezurreko traumatismoarekin. Arriskutik kanpo dago gaztea, baina 24 orduz edukiko erietxean. 27 urteko Jesus Cervigon madrildarra da Nafarroako Ospitalera eraman duten bigarren gizonezkoa, Estafeta eta Telefonica artean hartutako kolpeengatik.
Bide Amaren erietxera, berriz, bi iruindar eraman behar izan dituzte. Francisco Javier Muñoz eta Juan Luis Izkue, biak 45 urtekoak, gorputzean hartutako kolpe ugariengatik eraman dituzte erietxera. Azken orduaren arabera, bosgarren lagun bat eraman behar izan dut erietxera, ukalondoan zituen kolpeengatik.
Sanferminak
Entzierro azkar eta garbia izan da, eta azkenean bost lagun eraman behar izan dituzte erietxera
Aspaldiko entzierro azkar eta garbiena izan da gaur goizean Iruñeako Alde Zaharrean korritutakoa. Jende asko lurrean eta kolpeengatik kexu ikusi ahal izan bada ere, zezenek ez dute inor zauritu adarrez. Erritmo bizia jarri dute Juan Pedro Domecqen zezenek hasiera-hasieratik, eta beraiek izan dira bidea irekitzen joan direnak. Bi minutu eta erdi eskas behar izan dituzte 850 metroko ibilbidea osatzeko. Hala ere, bost lagun erietxera eraman behar izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu