Iaz ere izan ziren Iruñean Fuente Ymbrako zezenak; gaurkoak, ordea, ez du orduko entzierroaren antzik izan. Erorikoak egon badira ere, oro har garbia eta azkarra izan da.
Duela urtebete, jende oldearen ondorioz, lasterkarietako asko trabatuta geratu ziren zezen plazako sarreran, hesi moduko bat eginez. Zezenak bertara heldu zirenean, korrikalarien gainetik igaro ziren, eta dozenaka zauritu eragin zituzten.
Aurten ez da halako ezbehar larririk izan. Nahiz eta hasieran arrisku uneak egon, zezenetako bi besteen aurretik jarri direnean. Azkar zihoazen, eta korrikalari bat azpian harrapatu dute.
Segundo gutxira taldea elkartu egin da hala ere, eta Estafetako bihurgunean zezenetako batek irrist egin eta atzean geratuko zela bazirudien ere, azkenean berehala zutitu eta aurrera jarraitu du besteen atzetik.