Gaurkoa izan da Iruñeko sanferminetako orain arteko entzierrorik azkarrena: bi minutu eta 26 segundo iraun du. Atzokoa bezala, laugarren entzierroa ere garbia izan da. Guztira, lau pertsona zauritu dira; bi zauritutako Nafarroako Ospitalera eraman dituzte eta gainerako biak, berriz, Virgen del Camino erietxera.
Gaurko entzierroan ez da adarkadaz zauritutako lagunik izan.
Zauritutakoen artean, 46 urteko gizonezko batek (K.G.; Iruñea) eskuin eskumuturra hautsi du Estafetan, eta bi hanketan kolpeak jaso ditu. 30 urteko gizonezko batek (L.R.M.; Espainia) buruan kolpea jaso du Telefonikan. 45 urteko gizonezkoak (L.M.P.; Espainia) Merkaderesen bularraldean jaso du kolpea. Eta 25 gizonezko iruindar batek (Miguel Sabalza) sorbaldan.
Lau haietatik 46 urteko gizonezkoa baino ez dago ingresatuta -ebakuntza egingo diote-, beste hirurei segituan eman dietelako senda-agiria.
Cebada Gago (Cadiz, Espainia) ganadutegiko zezenek garbi korritu dute. Zezen taldeak batera osatu du Estafeta kale hasiera arteko ibilbidea; han bost zezenek irrist egin dute eta taldea banandu egin da. Dena dela, laster batu da taldea eta kale amaiera arte batera korritu dute. Tentsio uneak ere bizi izan dira Telefonika kale hasieran, zezen batek irrist egin eta taldetik banandu denean.
Argazkian, zezen bat Telefonika parean. (Argazki Press).
Sanferminak
Entzierro azkarra eta garbia laugarren egunean
Lau lagun eraman dituzte ospitalera, baina zauri larririk gabe; haietako hiruri segituan eman diete senda-agiria. Bi minutu eta 26 segundo iraun du laugarren entzierroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu