Entzierroa

Entzierroaren hesia, oroigarri

Udaletxe plazako hesiaren zati bat bere horretan utziko dute udako hilabeteetan.

Udal langileak, entzierroaren hesia kentzen. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 14a
17:02
Entzun

Iruñeko sanferminen ikur nagusienetakoa entzierroa da, eta entzierroarena, berriz, hesia. Udako hilabeteetan Nafarroako hiriburua bistatzen duten turisten erakargarri, hesi horren zati bat bere horretan utziko dute Udaletxe plazan, turismo bulego berritik gertu, alegia.

Hiru zutabe, dagozkien ohol eta guzti, udaletxearen aurre-aurrean egongo dira Iruñera datozenei gogorarazteko entzierroa bertatik pasatzen dela, eta argazki polit bat ateratzeko aukera eskainiz. Udalak argitaratutako oharrean dio hesiak ez duela oztopatzen oinezkoen biderik ezta bertara bideratu ahalko litzatekeen balizko zirkulaziorik ere.

Entzierroaren ibilbidearen zati hau bere horretan mantenduko den hirugarrena da; izan ere, orain arte festa garaitik kanpo zezen plazaren sarreran eta Santo Domingoko aldapan mantentzen ziren hesiaren zatiak. Gainera, zati berri honetako zutabeetako bat entzierroan hildakoen omenez iaz jarritakoa izango da, Iruñeko Peñen Federazioaren enkarguz egindakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.