Etzi hilabete hasiko dira Iruñean sanferminak, eta gaur hasi dira udal langileak entzierroko hesiak jartzen. Ibilbidearen hasieran ekin diote, Santo Domingon, eta denera 900 zutoin eta 2.400 ohol jarriko dituzte. Hilabete beharko dutela aurreikusi dute.
Miserikordiako komentuko frontoian egon dira hesiak gordeta iazko sanferminetatik.
Uztailaren 7an, San Fermin egunez, izango da lehen entzierroa. Azkena, uztailaren 14an.
Argazkian, langileak gaur goizean, hesiak jartzen.
Sanferminak
Entzierrorako hesiak jartzen hasita Iruñean
900 zutoin eta 2.400 ohol jarriko dituzte, eta hilabete beharko dute horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu