Bat eginda osatu dute ibilbide osoa zezenek, taldea luzatu beharrean. Horrek eragin du korrikalarientzat lasterketa zaila izatea.
Jakina zen Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek egin izan dituztela entzierrorik azkarrenak, eta ospe horri eutsi diote gaur, aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena osatuta.
58 pertsona artatu dituzte guztira gaurko entzierroan. Hiru pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera, kolpe handiak hartuta.