AUZITEGIAK

Epai zain geratu da ustez aitak hildako gaztetxoaren auzia

Fiskalak uste du epaiketan zehar frogatuta gelditu dela aitak hil zuela 13 urteko semea.

Epaiketaren aurreneko saioa. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 23a
17:56
Entzun

2011ko abenduaren 1ean Donostian, Antigua auzoko etxebizitza batean labankada batekin hilotz agertu zen mutikoaren heriotza argitzeko epaiketa amaitu da. Hiru aste iraun du, eta, fiskalaren arabera, denbora horretan frogatuta geratu da aitak hil zuela, "ia-ia ziurra izateraino". Uste berekoa da akusazioa; Iñigo Iruin akusazioko abokatuaren arabera, epaiketan zehar "ahuldu" egin dira defentsaren argudioak.

Aldiz, Miguel Castells defentsako abokatuak nabarmendu du "aukera asko" zabaldu direla gaztearen heriotzaren inguruan eta guztiak datozela bat "autolesioaren" hipotesiarekin. Bi aldeek gaur aurkeztu dituzte beren txostenak epaiketako azken egunean, eta zinpeko epaimahaia astelehenean da ematekoa ebazpena. Akusatua semea hiltzearen errudun edo errugabe den ebatzi beharko du zinpeko epaimahaiak, eta hemezortzi eta hogei urtekoak dira zigor eskariak. Absoluzioa galdegin du defentsak.

Fiskalaren arabera, gaztearen amari min emateko hil zuen aitak semea, banantzeko prozesuan zeudela-eta: "Amak sufritzea nahi du. Ez da ezer arraroa herri honetan. Hain zuzen, kategoria bat sortu dugu horretarako: genero indarkeriaren biktima diren haurrak".

Epaiketan zehar, deklaratu zuten auzitegi medikuak ez ziren bat etorri 2011ko abenduaren 1ean gertatutakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.