Espainiako Auzitegi Nazionalean, beraien kontrako epaiketan parte ez hartzea erabaki zuten Ernaiko zazpi kidek eta Topatuko batek, 2015ean. Protesta gisara, herri harresi bat irudikatu zuten, eta lagun izan zituzten publikoan zeudenak ere.
Urtarrilaren bederatzian epaitu egin zituzten guztiak, auzitegian egindako harresi horrengatik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaileak gidatu zuen epaiketa, eta gaur jakin da, zortzi lagun zigortu dituela. 1.400 euroko isuna jarri die zazpiri, eta 1.600 eurokoa bati. Hain justu, lehen epaiketa hartan epaitzen ari ziren haiek zigortu dituzte, eta publikoan zeudenak absolbitu.