'Atutxa auzia'
Epaiketa egitekoa den EAEko Auzitegi Nagusiko Sala errefusatu du defentsak
'Atutxa Auzian' inputatuta dauden Juan Maria Atutxaren, Gorka Knorren eta Kontxi Bilbaoren defentsa abokatuek testua aurkeztu dute gaur EAEko Auzitegi Nagusian. Oharrean, hiru auzipetuak epaitzekoa den Salako hiru epaileak errefusatzen ditu defentsak, ez direla inpartzialak argudiatuta.
Eguerdian aurkeztu dute testua defentsa abokatuek, eta auzipetuak epaitzekoak diren hiru epaileak ez dituztela onartzen diote. Ruiz Piñeiro, Garcia Martinez eta Saiz Fernandez dira epaileak hain zuzen ere. Hiru horiek ez direla inpartzialak iritzi dio defentsak, eta, kasua irekitzeko eskatuz hiru epaile horiek aurkeztutako autoa eman dute froga gisa. Gainera, epaile horiek aurreiritziak 14 aldiz azaldu dituztela diote abokatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu