“Berriz ere 55 auzipetuen kalbarioa hastera doa”, esan du Maite Aristegi 18/98+ lantaldeko kideak astelehenean berriro ere hasiko delako epaiketa udako etenaldiaren ondoren. Gaur alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkarien babesarekin egin du agerraldia 18/98+ taldeak eta “epaiketa eteteko eta guztientzako absoluzioa” eskatu ditu. Epaiketa eteteak bake bideari lagunduko liokeela iritzi dio Aristegik, “herri honekiko ikuspegi edo aspirazio batzuk dituztenen kontrakoa” delako.
Auzia azaro bukaeran edo abenduan bukatuko dela uste du 18/98+ lantaldeak eta bitartean hainbat ekimen martxan jarriko dituela jakinarazi du. Hasteko, astelehenean auzipetuei babesa emateko Madrilera joango dira. Udazkenean, berriz, udaletxeetan mozioak jarriko dituztela esan du, udaletxeen inplikazioa eskatuz. Epaiketa honek bai pertsona eta familiarengan sortzen duen “kaltea izugarria” delako, diruz laguntzeko ekimenak ere abiatuko dituztela gogorarazi du. Baina batez ere, salaketarekin jarraituko dutela azpimarratu du Maite Aristegik, bai Euskal Herrian eta bai nazioartean ere.
Politika
Epaiketa eteteak bake prozesua bultzatzuko lukeela uste du 18/98+ taldeak
Datorren astelehenean berriro ekingo diote 18/98 epaiketari eta auzipetuek Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute. Auzia gogoan, agerraldia egin du gaur 18/98+ taldeak, eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritzarekin batera, eta 18/98 auzia “makorepaiketa politiko bat dela” nabarmendu du, gizarte osoan eragina duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu