'18/98 auziko' epaiketa

Epaiketa hamabost egunez eten dute Gorostidiren egoera larria dela-eta

Jokin Gorostidi Xaki ataleko auzipetuaren osasun egoera larria dela-eta Iñigo Iruin abokatuak epaiketa bi edo hiru egunez etetko eskatu dio epaimahaiari. Iruinen azalpenak entzun ostean, epaimahaiak ontzat eman du eskaria eta epaiketa maiatzaren 8ra arte etetea erabaki dute.

2006ko apirilaren 24a
19:16
Entzun
Gaur deklaratu behar zuen Jokin Gorostidi Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide ohiak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Izan ere, 18/98 epaiketako Xaki atalean auzipetuta dago Gorostidi. Baina ostiralean bihotzeko bat izan ostean Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean dago . Antza denez, ezker abertzaleko buruzagi ohiaren egoera larria da.

Gaurko auzi saioa hasi bezain laster Iñigo Iruin abokatuak Jokin Gorostidiren osasun egoeraren bilakaeta nolako den jakin arte epaiketa eteteko eskatu dio epaimahaiari. "Egoera oso itxaropentsua ez den arren, sendagileek 78 ordu eman dizkigute bere bilakaera nolakoa den jakiteko", azaldu du Iruinek.

Epaimahaiak Iruienen azalpenak entzun ostean etenaldia egin du erabakia hartzeko eta azkenean epaiketa hamabost egun atzeratzea erabaki du. Hortaz, maiatzaren 8an ekingo diote berriz epaiketari.

Erabakia hartu aurretik, baina, David Soto deitu du deklaratzera Angela Murillo epaimahai buruak. Sotoren agerraldiarekin amaituko diraauzipetuen deklarazioak eta gero lekukoen deklarazio hartzeak hasiko dira.

Gaixo zegoela-eta David Sotok ezin izan zuen epaiketako hainbat saiotara joan. Zigor Reizabal bere abokatuak epaiketa eteteko eskatu zuen baina epaimahaiak ez zuen eskaria onartu. Horrela epaitegia DVD batzuk bidali zizkion Sotori auzi saioak jarrai zitzan.

Sotok eta bere abokatuak defentsa eskubidea urratzen ari direla salatu dute gaur; auzipetuek epaiketan presente egoteko eskubidea dutelako. Gainera, azaldu dute, Sotok ez duela denborarik izan DVDan igorri zizkioten auzi saio luzeak ikusteko.

Reizabalen eta Sotoren salaketak eten ditu Murillo epaileak. Abokatuak orduan galdeketarekin jarraitzeko baldintzak ez zirela betetzen adierazi du. Murillok orduan Soto agerraldia egin duen azken auzipetua denez, eten berri bat agindu du. Ordu erdi igaro denean, epaiketa maiatzaren 8ra arte atzeratzeko erabakiaren berri eman du epaimahaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.