"Ezarritako pultsuari" buelta emateko gaitasuna izan dutela azpimarratu dute: "Estatuaren antolatzeko eskubidea lapurtzeko apustuari, borroka herritarra eta babesaren bitartez aurre egitea lortu dugu". Beraz, "Estatu politika errepresiboak porrot" egin duela iritzi diote.
Horretarako hiru gako egon direla uste dute auzipetuek: "froga gabezia" bata; defentsa juridiko "txalogarria" bestea; eta "herri borrokak salbuespen entzutegiaren inpunitate sistema apurtzea" bestea.
'HAika-Segi auzia'
Epaiketa irabazi egin dutela uste dute auzipetuek
'Haika Segi auzian' auzipetu dituzten gazteek esan dutenez, atera dezaketen helburu bakarra "Euskal Herriak eta euskal gazteriak epaiketa irabazi egin dutela da". Epaiketatik honako ondorioak atera dituzte: "Motibazio politikoa duen epaiketa" izan dela bata, frogarik eta inputazio pertsonalik gabe; eskubide zibil eta politikoak "urratu dituztela" bestea, "horren aurrean herri oso batekin aurkituz"; eta azkena, gazte erakundeen aurkako epaiketa izan dela, horiek "Euskal Herriko askapen prozesuari egiten dioten ekarpena ikusita".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu