askapenaren kontrako epaiketa

Epaiketa politikoen kontrako martxa, Madrilen

'Euskal Herriaren aurka epaiketa politiko gehiagorik ez' lelopean deitu dute manifestazioa. Euskal Herritik hainbat autobus joan dira Espainiako hiriburura; Espainiako Poliziak eskolta emanda iritsi dira.

Madrilen gaur eginiko protestaren irudi bat. @DIEGOLOTITO
2015eko urriaren 31
14:00
Entzun

Madriletik 50 bat kilometrora, kontrol handi bat jarri die Espainiko poliziek Euskal Herritik Madrilera zihoazten autobusei. Ordubetez eduki dituzte bertan, autobusak miatzen. Ondotik, zazpi furgonetek eskolta emanda jarraitu dute bidea.

Madrilgo Librek eta Euskal Herriaren Lagunek antolatu dute mobilizazioa, elkartasuna gainditu eta konpromisoari heltzeko. Euskal Herriaren aurka epaiketa politiko gehiagorik ez lelopean. Askapenaren aurkakoa ez ezik, orain arteko auzi guztiak eta epaitzekoak direnak salatu asmo dituzte Madrileko martxarekin. 500 lagun inguru elkartu dira bertan, tartean Askapenako bost auzipetuak.

Joan den urriaren 19an hasi zen Askapenako bost auzipetuen aurkako epaiketa Madrilen, eta azaroaren 2an amaituko da. Azken bi asteotan auzipetuek, poliziek eta nazioarteko lekukoek deklaratu dute. Auzipetuek lan politikoa eta ideologikoa egiten dutela esan diote epaileari eta lan hori zein den azaldu diote.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.