18/98 auzia

Epaiketan egiten ari diren "eskubide urraketa larriak" salatu dituzte defentsako abokatuek

18/98 auziko epaiketan "eskubide urraketa larriak" egiten ari direla salatu dute gaur Arantza Zulueta, Jone Goirizelaia eta Aitor Ibero abokatuek. Esan dutenez, "ohituta" daude Espainiako Auzitegi Nazionalean eskubide urraketak ikusten, baina oraingoak "oso larriak eta oso nabarmenak" direla azpimarratu dute. Epaiketa jarraitzen ari diren Bartzelonako eta Berlingo abokatuek beraien abokatu kolegioetara jo dutela jakinarazi du Zuluetak, eta beraiek ere aztertu egin behar dutela ze neurri hartu.

2005eko azaroaren 25a
16:41
Entzun
Beraien defendituen eskubideen defentsan edozer gauza egiteko prest daudela jakinarazi dute prentsaurrekoan, eta zer egin aztertu egin beharko dutela. Izan ere, defentsa eskubidea bera ere urratzen ari direla iritzi diote, auzipetuei ez baitiete azalpenak ematen utzi zenbait kasutan. Abokatuei beraiei ere hitza moztu egin dietela gogorarazi dute, eta helegite batzuetan jaramonik ez dietela egin salatu dute.

Azaldu dutenez, abokatuen kolegioetara jotzea aztertzen ari dira, eta bestelako neurriak hartu behar badira hartuko dituztela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.