Fiskaltzako iturriak aipatuz, Efe agentziak jakinarazi duenez, Alonsok baimena eskatu du biharko epaiketan Fiskaltza ez ordezkatzeko. Antza denez, erabakia Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal buruarekin kasua aztertu ostean hartu du. Javier Zaragoza, quien considera que no existen argumentos jurídicos para sostener la acusación inicial por el delito de integración en organización terrorista.Zaragozak, Fernando Burgos fiskala izendatu du biharko epaiketan Alonso ordezkatzeko.
Efek gaineratzen duenez, Fiskaltzako iturriek ziurtatzat jo dute Fiskaltzak De Juanaren aurkako zigor eskaera murriztuko duela. "Mehatxu terroristak" egitea eta "talde terroristako kide izatea" leporatzen diote De Juanari Garan argitaratutako bi iritzi artikulurengatik. Bigarren akusazioa atzera bota eta aurretik egindako 96 urteko zigor eskaera "akatsa" izan zela argudiatzea nahikoa izango litzateke Fiskaltzak zigor eskaera murrizteko. Izan ere, Javier Zaragoza fiskal buruaren ustez, "ez dago oinarri juridikorik" De Juanari "talde armatuko kide izatea leporatzeko".
Presoak
Epaiketara joateari uko egin dio De Juanarentzat 96 urteko zigor eskaera egin zuen fiskalak
Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, Jesus Alonso, Iñaki de Juanarentzat 96 urteko zigor eskaera egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak uko egin dio bihar goizean De Juanaren aurkako epaiketara joateari. Izan ere, De Juanaren aurkako zigor eskaera 96 urtetik sei urte ingurura jaistea aztertzen ari dela adierazi zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzako iturriek, hilaren 9an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu