auzitegiak

Epaileak aske utzi ditu Erandioko bost lagunak

Joan den urteko jaietako propaganda liburuxkako iragarki bategatik inputatu zituzten.

2012ko urtarrilaren 9a
18:40
Entzun

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kargurik gabe libre utzi ditu iragarki bategatik auzipetu zituzten Erandioko bost lagunak. Bostek gaur deklaratu dute haren aurrean, eta honek ondoren hartu du erabakia.

Erandio-Altzagako iazko jaietako propaganda liburuxkan "Independentzia eta sozialismo-zaleen gune askea", "euskal presoak etxera!" edota "Erika [presoa] maite zaitugu!" jartzen zuen iragarki batean, eta Arrano Beltzaren ikur bat ageri zen. 

Erandioko Hegoalde Kultur Elkarteko zuzendaritzako lau lagunak eta Jai Batzordeko burua inputatu egin zituzten.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.