EPAIKETAK

Epaileak azken hitza ukatu die gazteei epaiketa politikoa dela esateagatik

Defentsak ondorioekin amaitu, eta auzipetuen azken hitzarekin bukatu da epaiketa. Saioaren berri eman du Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak. [Youtube]http://youtu.be/IYgXvrxD24s[/Youtube]

2014ko abenduaren 19a
10:47
Entzun

Asteazkenean zen ahozko saioa amaitzekoa, baina denbora eman ez, eta gaur amaitu da Segiko kide izatea egotzita Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen kontrako epaiketa. "Ez dugu epaiketa onartzen", esan dute auzipetuek. Torturak salatu, eta Gora Euskal Herria askatuta oihukatuz bukatu dute epaiketa.

Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak zuzenean jarraitu du saioa:

Ondorioan irakurtzen hasi zen asteazkenean Amaia Izko defentsako abokatua, eta Garazi Autor, Eneko Villegas eta Oihana Lopezen absoluzioa eskatu zuen. Kepa Manzisidor abokatuak, berriz, Xabat Moran, Ruben Villa eta Xabier Bidaurreren alde egin zuen, eta beste hamarren defentsan jarraitu du gaur Jaione Karrera abokatuak. Gazteek azken hitza hartuta amaitu da epaiketa.

Asteartean fiskalak bere ondorioak irakurri zituen. Fiskaltza da akusazio bakarra 28 gazteen auzian, eta hark karguak kenduta, libre dira Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Endika Perez, Irati Tobar, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez eta Xalba Ramirez.

Asteazkenean, berriz, Poliziaren txostenak eta ikerketa auzitan jarri zituen Izkok. "Terrorismoagatik" zigortzeko "indarkeriazko elementua" behar dela azaldu zuen, eta zalantzan jarri zituen polizia etxeko deklarazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.