Atxiloketak Iparraldean

Epaileak "badaezpadako" espetxeratze agindua eman du Iparraldean atxilotuetatik bostentzat

Xabier Susperregi, Pantxo Flores, Mizel Barnetxe, Cedric Garai eta Joan Bidart espetxean sartu dituzte astelehenera bitartean. Orduan eramango dituzte Parisera, epailearen aurrera. Mizel Kehaielt, berriz, aske utzi dute bart.

2007ko irailaren 28a
15:38
Entzun
Guztira hamabost lagun atzeman zituen Frantziako Poliziak astelehenean Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. Horietatik zortzi aske dira eta beste zazpiak espetxean. Ageda Goikoetxea, Aitziber Otegi, Maider Agerre, Oscar Bizkai, Ihintza Oxandabaratz eta Karine Leboucher asteazken goizaldean atera ziren kalera, Ives Salaberri atzo eta Mizel Kehaielt bart.

Epaileak Xabier Susperregi, Pantxo Flores, Mizel Barnetxe, Cedric Garai eta Joan Bidart espetxean sartu dituzte astelehenera bitartean, "badaezpadako" neurri gisa. Orduan eramango dituzte Parisera, epailearen aurrera.

Gorka Betolaza eta Urtzi Garcia ere espetxeratu egin dituzte. Jarrai-Haika-Segi auzian bere burua entregatu ez zuen bakarra zen Betolaza. Garciari ustez ETArekin lotura izatea leporatu diote.

Askatasunak deituta manifestazioa egingo dute bihar Donibane Garazin, Errepresioa ez da bidealelopen. 15:00etan hasiko da, herriko etxearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.