Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak bihartik aurrera erabakiko du Josu Uribetxebarria baldintzapean aske utzi ala ez. Behin betiko erabaki hori Zaballako Osasun Batzordearen txostena aztertu eta gero hartuko du epaileak. Ostiralean, Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak Arrasateko presoari hirugarren gradua emateko erabakia hartu zuen Zaballako Osasun Batzordearen txostena aintzat harturik, eta orain batzorde horrek beste txosten bat landu behar du, presoa baldintzapean aske uztea egoki den ala ez azaltzeko.Dokumentu horibihar bertan jasoko du Espetxe Zaintzako epaileak, eta hark ebatziko du Uribetxebarria aske uztearen gainean.
Kartzelako presoen egoerari buruzko diagnosia egiteaz arduratzen da Zaballako Osasun Batzordea. Zazpi kidek osatzen dutebatzordea : espetxeko zuzendariak, zuzendariordeak, jurista batek, psikologo batek, hezitzaile batek, espetxe funtzionario batek eta gizarte langile batek. Batzorde horretako kideekpresoen baimen edo onuren inguruko erabakiak hartzen dituzte, gehiengoz. Uribetxebarriari hirugarren gradua ematearen aldeko proposamena, esaterako, aho batez hartu zuen batzordeak ostiralean, Donostiako Ospitalean egindako osasun azterketaren emaitzak aztertu eta gero. Kartzelak egindako txosten horretan oinarrituta erabaki zuen gero Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak preso arrasatearrari hirugarren gradua ematea.Zaballako Osasun Batzordeak baldintzapean aske uzteari buruz landuko duen txostena, beraz, ezinbestekoa izango da epaileak azken erabakia hartzeko.
Jose Luis Castro da Espetxe Zaintzako epailea, baina oporretan dago egunotan, eta hura ordezkatzen Santiago Pedraz dago. Pedrazek, ordea, bihar goizean amaituko du zaintza aldia, eta Ismael Moreno epaileari egokituko zaio ordezkapena egitea; hortaz, Castro ez dagoen bitartean, Morenoren esku egongo da presoa baldintzapean aske uzteari buruz azken hitza esatea.
Hamaikagarren eguna beteko du gaur gose greban Josu Uribetxebarria presoak, eta Donostiako Ospitalean segitzen du, haren egoera larria delako oso. Haren abokatuek erabakia lehenbailehen hartzeko eskatu zioten atzoPedrazepaileari, baina harkerabakia atzeratu baino ez duegin azken orduotan. Hala, besteak beste,presoa auzitegikomediku batek ikustea, eta duen minbizia espetxeko osasun zerbitzuetan arta daitekeen edo ez argitzeko eskatu dio auzitegiko medikuari.
Auzitegi NazionalekoFiskaltza, berriz, presoari hirugarren gradua ezartzearen aurkako helegitea aurkeztea aztertzen ari da, baina hori egin baino lehen Uribetxebarriaren minbizia kartzelan arta daitekeen ala ez jakin nahi du, eta auzitegiko medikuaren txostenen zain dago.
Euskal presoak
Epaileak bihartik aurrera erabakiko du aske utzi ala ez
Zaballak baldintzapean aske uzteari buruz landu duen txostena jasoko du bihar Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu