Epaileak bosna urteko espetxe zigorra ezarri die Jon Iurrebaso eta Kepa Suarezi

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra ebatzi du Salaberriarentzat, eta hiruna urte Suberbiola eta Elizaranentzat

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Parisko Auzitegi Korrekzionalak bosna urteko espetxe zigorra ezarri zien atzo Kepa Suarez eta Jon Iurrebasori, prokuradoreak irailaren 1ean egin zen auzian eskatutakoa baino urte bat gutxiago. Aitor Elizaran eta Igor Suberbiolari hiru urteko espetxe zigorra ezarri zien, eta Jon Salaberriari, bi urte eta erdikoa. Zigorra betetzen dutelarik Frantziatik kanporatzea ebatzi du epaileak bost auzipetuentzat.

Auzian zehar, Iurrebasok onartu zuen Suarez eta bera atxilotu zutelarik ETAren negoziazio taldeko kideak zirela, Espainiako Gobernuarekin negoziazio betean zeudela eta hitzartuta zeukatela negoziazio garaian atxiloketarik ez egitea. Frantziako Poliziak kontrolen batean-edo atxilotzen bazituen libre utziko zituztela ere hitzartua zuten. 2007an atxilotu zuten Iurrebaso, errepide kontrol batean, Suarezekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.