Epaileak erruduntzat jo du dekano ohi bat, diru publikoaz jabetzeagatik

Fiskalak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Goiriena eta EHUko Estomatologia Saileko zuzendari ohi batentzat

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Epaileak erruduntzat jo du Francisco Javier Goiriena, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako dekano ohia, diru publikoaz jabetzeagatik. 1994 eta 2000 artean unibertsitateko dirua erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote, EHUko Estomatologia Saileko zuzendari ohiari bezalaxe. Sozietate batzuk sortu zituzten bien izenean, eta haietara bideratzen zuten dirua.

Hamar urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, eta hamalau urtean kargu publikoetan aritzea debekatu ere bai; defentsak zigorrik txikiena eskatu du, lau urte eta erdiko kartzela zigorra. Helegitea ere jarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.