'Zubi Zuri auzia'

Epaileak ez du aintzat hartu Calatravak Bilboko Udalaren kontra jarritako salaketa

Udalak Zubi Zurin pasabide berria jarri izanak bere "jabetza intelektuala urratu" zuela zioen arkitektuak, eta hura erretiratzeko eskatu zuen.

2007ko azaroaren 26a
18:29
Entzun
Bilboko Epaitegiak ez dio arrazoirik eman Santiago Calatrava arkitektuari Zubi Zuri auzian Bilboko Udalaren kontra jarritako salaketa dela-eta. Calatravak zioen Udalak bere "jabetza intelektuala urratu" zuela -arkitektuak diseinatutako zubia da-, Udalak han pasabide berria jarri zuelako. Hala, pasabidea erretiratzeko eskatzen zuen, eta 250.000 euroko kalte-ordaina jasotzea. Pasabidea kenduko ez balitz, kalte-ordainak gutxienez hiru milioi eurokoa izan beharko lukeela eskatzen zuen.

Udaleko agintariek "zuhurtziaz" hartu dute erabakia, arkitektuak helegitea jar dezakeelako. Etxegintzako bi enpresen kontra ere sartu zuen parte.

Calatravak, berriz, epaiak Zubi Zuri "arte lana" dela diola esan du, "eta, beraz, babestu egin behar da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.