Epaileak Grenet galdekatu du, ustez baionar bat iraintzea leporatuta

Maiatzaren 26an Herriko Etxeko osoko bilkuran auzapezak egindako adierazpenak salatu ditu Velezek

Erredakzioa
Baiona
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Jean Grenet Baionako auzapezak auzitegira joan behar izan zuen atzo, herritar batek haren kontra jarritako salaketa dela medio. Frederic Velezek auzapezaren kontrako salaketa ezarri du Grenetek maiatzaren 26ko herriko kontseiluan egindako adierazpenengatik. Velezen iritziz, iraingarriak dira auzapezaren adierazpenak.

Epaileak ez zuen auziaren mamia aztertu atzo, baina nola alde batek ezarritako salaketa den, prozedurari jarraikiz bertze aldeari salaketaren berri eman behar zion ofizialki. Urrats hori egin ondoren, epaileak hiru hilabeteko epea du auziaren mamia aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.