Roberto Saiz EAEko Auzitegi Nagusiko epaileak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEren buruzagien, eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Juan Joxe Petrikorena, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia Batasunaren buruzagien kontrako auziko parteei ahozko epaiketa egin edo ez iritzia emateko eskatu die, eta hamar eguneko epea eman die horretarako.
Ibarretxek iaz, apirilaren 19an, bilera egin zuen Batasunaren kideekin (Otegi, Barrena eta Petrikorenarekin), Ermuko Foroak kereila sartu zuen, Batasuna legez kanpoko erakundea dela argudiatuta, eta auzibidean jarri zuten kasua. Lopez eta Ares ere bildu ziren iaz Otegi, Etxeberria eta Dañobeitiarekin, uztailaren 6an, eta haiek ere auzibidean ipini zituzten arrazoi beragatik. Epailearen ustez, baliteke haiek denek "desobedentzia delitua" egin izana.
EAE-ko Auzitegi Nagusia
Epaileak Ibarretxe, PSE-EE eta Batasunaren kontrako auziko parteei epaiketa egin edo ez iritzia emateko eskatu die
Roberto Saizek hamar eguneko epea eman die. Ibarretxe ez ezik, Lopez, Ares, Otegi, Barrena, Petrikorena, Etxeberria eta Dañobeitia daude auzipetuta. "Desobedentzia delitua" egin izana leporatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu