Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak argudiatu du Ortuondoren zeregina edukiak gehitzea zela, eta ez horiek "gainbegiratzea edo kontrolatzea". Ondorioz, Ortuondok ez du deklaratu beharko inpututatu gisara terrorismoa goratzeagatik. Epaileak Espainiako Poliziari txosten batean webgunearen edukien arduradunak identifikatzeko eskatu du.
Lopez Peñaren argazki bat zuen webguneak itxi zutenean, "Agur eta ohore" esaldiarekin. Epaileak Internetetik gune kaltegarriak edo delitua egiten dutenak kanporatzea ahalbidetzen duen doktrina baliatu zuen gunea ixteko.