Gorka Maneiro UPDko parlamentariak publiko egin du gaur epailearen autoa, non onartzen duen Maneirok berak uztailaren hasieran jarritako salaketa.
UPDk justiziaren aurrera eraman ditu, Eusko Jaurlaritzak Noticias Taldeko komunikabideekin egindako bost kontratu, nahiz eta legebiltzarrean, "antzekoak diren" beste 23 kontraturi buruz galdetu duen. Autoan, epaileak Jaurlaritzari eskatzen dio kontratu horien gaineko dokumentazioa aurkeztu dezan eta UPDk jakinarazi du eskatuko duela albisteen ustezko ordaineketetan parte hartu zuten pertsonei deklarazioa hartzea.
Maneiroren iritziz, epaileaak salaketa onartu izanak, "konfirmatu egiten du" bere alderdiaren tesia, jardun horiek "legez kanpokoak" direla.