Epaileek erabaki dute goizez bakarrik egitea epaiketak
MADRIL. Espainiako Gobernuak justizia alorrean egin asmo dituen erreformen inguruan, epaileek erabaki dute soilik goizez egitea epaiketak: 09:30etik 14:00etara, hain zuzen. «Erreformekin aurrera jarraitzen badute, ez du baztertzen mobilizazioren bat egitea», azaldu du Alfonso Gonzalez-Guijak, Bilboko epaile dekanoak. Gonzalez-Guijak salatu du erreformekin «are gehiago» handituko dela epaileen lan karga, eta hori kaltegarria izango dela justiziarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu