INDARKERIA MATXISTA

Epaimahaiak erruduntzat jo du 2014an Abadiñon bi andre hiltzeaz akusatutako gizona

Bi hilketen errudun jo dute, larrigarritzat aintzat hartuz senidetza eta azpikeriaz jokatu izana. Sute bat pizteagatik eta hark eragindako kalteengatik ere errudun jo dute.

Abadiñon emaztea eta amaginarreba hil zituen gizonaren kontrako epaiketa. Irudian, epaiketa une bat. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 20a
07:23
Entzun

Zinpeko epaimahaia osatu duten bederatzi lagunek aho batez jo dute Benito Quintairos errudun. Asteartean hasi ziren erabakiaren inguruko gogoetan. Orain, epaileari dagokio zigorra ezartzea.

Bi emakumezko: Amelia Rodriguez Sardon ama eta  Mari Luz Alejo Rodriguez alaba. Bortxa zantzu argiekin hilda agertu ziren, 2014ko abenduaren 10ean, Abadiñon (Bizkaia), beren etxean. Alejoren senarra atxilotu zuten ertzainek, eta hark aitortu egin zuen biak hil zituela.

Urriaren 10ean hasi zen gizonaren aurkako epaiketa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. 43 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute; zati bat, andre erailen senideentzat; eta beste zatia, ustez gizonak berak lapurreta baten itxurak egiteko piztutako sutean kalteak izan zituzten enpresentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.