EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Epaimahaiak frogatutzat jo du Estebanezen hilketa planifikatu egin zuela hiltzaileak

Egotzi zizkioten lau delituen errudun jo du zinpekoen epaimahaiak akusatua: Estebanez hiltzea, haren bikotekidea hiltzen saiatzea, urruntzeko agindua urratzea eta etxean legez kanpo sartzea. Defentsak eskatutako aringarriak ez ditu aintzat hartu epaimahaiak.

2012ko ekainaren 5a
20:53
Entzun

Seidei Martinez, Cristina Estebanez zenaren bikotekide ohia, hilketaren erantzule jo du zinpekoen epaimahaiak. Lau delituren errudun jo du: Estebanez hiltzea, haren orduko bikotekidea hiltzen saiatzea, legez kanpo haren etxean sartzea eta Estebanezekiko urruntze agindua urratzea. Defentsak eskatutako aringarriak ez dituzte aintzat hartu.

2010ean hil zuen bikotekide ohiak Estebanez. Epaiketan perituek argi utzi zuten prestatutako hilketa izan zela: teilatutik sartu zen etxera, soka sistema bat erabiliz; orduetako lana eskatu zion horrek. 

Herri epaimahaiaren erabakia jakinda, fiskalak eutsi egin dio eskariari: 34 urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra galdegin du. Akusazioek ere zigor hori eskatu dute. Epaileak zehaztuko dio espetxealdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.