gutxieneko zerbitzuak

Epaitegiak arrazoia eman die sindikatuei

Zahar etxeetan lan taldeen erdiak aritu beharko du, eta ez %70ak.

Emakume talde bat grebarako deia egiten. ARGAZKI PRESS
Samara Velte.
2018ko martxoaren 7a
04:30
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du ELA eta LAB sindikatuek jarritako helegitea, eta arrazoia eman die biharko greba feministan bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuen auzian. Eusko Jaurlaritzak otsailaren 27an jakinarazi zuen hainbat zerbitzu publikok gutxieneko funtzionamendua bermatu beharko dutela bihar; besteak beste, ikastetxeek, osasun zentroek eta komunikabide publikoek.

Zahar etxeetarako proposatutako neurriak, ordea —lan taldearen %70 mantentzea—, sindikatuen protestak eragin zituen: argudiatu zutenez, Jaurlaritzak greba egun arruntetan ezarri ohi duen kopurua —%50— baino handiagoa da biharko ezarritakoa.

Orain, arrazoia eman die epaitegiak, eta zahar etxeetan lan taldearen erdia egon dadin agindu du. Salbuespena izango dira erabiltzaileen %70ek baino gehiagok mendekotasun handia duten zentroak: horietan, lan taldearen %70 mantenduko da —Jaurlaritzak %80 proposatu zuen horietarako—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.