Epaitegiak bertan behera utzi du 'Euskal Y'-ri buruzko Elorrioko galdeketa

Abenduaren 2an herritarren iritzia biltzea erabaki zuen udalak, eta Bilboko 4. Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak atzera bota du ebazpena.

2007ko azaroaren 29a
15:43
Entzun
Abenduaren 2an abiadura handiko trena ezartzeko 'Euskal Y' proiektuari buruzko herri galdeketa egitea erabaki zuenElorrioko Udalak hilaren 15ean; ebazpen hori bertan behera utzi du Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren ekimenez.

Hain zuzen ere, Paulino Luesma Gobernauren ordezkariak Elorrioko Udalaren erabakiaren kontrako helegitea aurkezteko agindu zion Estatuaren Abokatuari, 'Euskal Y' EAErentzako ezinbesteko azpiegitura dela iritzita.

EAE-ANVk du gehiengoa Elorrioko Udalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.