Ikurrak

Epaitegiak onetsi egin du Leitzako Udalaren kontrako salaketa

Udaletxearen fatxadan 'Euskal presoak Euskal Herrira' eta 'Ikurren legerik ez' leloa zuten pankartak jartzeagatik jarri zuen helegitea Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak. 

Leitzako udaletxea eta plaza ingurua, iazko abuztuan. VILLAR LOPEZ / EFE
2015eko martxoaren 12a
11:18
Entzun

Leitzako Udalaren jarrera ez datorrela zuzenbidearekin bat ebatzi du Nafarrokoa Administrazioarekiko auzi epaitegiak.   Udaletxearen fatxadan Euskal presoak Euskal Herrira eta Ikurren legerik ez leloa zuten pankartak jartzea ez dator bat zuzenbidearekin, auzitegiaren ustez. Erabaki hori hartu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak udalaren kontra jarritako helegiteari erantzunez.

Leitzako Udalak salaketa bere horretan uzteko eskatu zuen, eta pankartak jartzea adierazpen askatasunaren baitakoa zela arguadiatu zuen. Gainera, pankartak udalerriko gaiei buruzkoak zirela gaineratu zuten.

Epaitegiak, alta, ebatzi du gai horiek ez dagozkiola udalerriari. 2009an Bilboko auzi epaitegiak eman zuen beste ebazpen bat hartu du oinarri hori argudiatzeko, non ebatzi zuten euskal presoen lekualdaketa eskatzea ez dela udalerrien egitekoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.