Bilboko epaitegiek ebatzi dute Metro Bilbao enpresakk legezkotasunaren barruan jokatu zuela langileei 2011ko soldatak izoztu zizkienean. Hala ere, ebazpenean nabarmendu dute enpresak ez zuela behar bezain arduratsu jokatu.
Horrela enpresa batzordeak eta ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta DIM sindikatuek soldatak izoztearen aurka jarrritako helegitea baztertu du justiziak.
Metroko administrazio kontseiluak iragan abenduan onartu zuen neurria, eta langileek urte horretako soldatetan izandago %4,5eko igoera itzultzea eskatzen zuen.