EPPKtik kanpoko preso batzuek akordioa betetzeko eskatu dute

2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gernikako Akordioaren urteurrenaren karietara, beren iritzia azaldu dute EPPKtik kanporatutako hainbat kidek ere.Beren burua Atzera bueltarik ez duen bake prozesu atzeraezinarekin konpromisoa duen preso taldea gisara definitzen dute euskal preso horiek, eta akordioarekin bat egiten dutela berretsi dute, eta «bertan jasotzen den guztia berehala betetzen hasi beharra» dagoela aldarrikatu dute. Honako hau diote presoei buruz: «Tabu zaharrekin hautsi eta preso bakoitzaren hausnarketan aurrera egin beharra dagoela uste dugu, akordioan esaten denarekin bete ahal izateko». Bestetik, «luzamenduetan aritu gabe», biktimen puntuari ere heldu behar zaiola uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.