Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Equok baztertu egin du bozetara beste alderdi batzuekin aurkeztea
Indar metaketaren alde dela berretsi du alderdi ekologistak, baina uste du une honetan egoera ez dela «aproposena»
Equo alderdia bakarka aurkeztuko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara, atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Haren asmoa ezkerreko alderdiekin «fronte progresista» bat osatzea da, eta zenbait alderdiren eskaintza ere izan du elkarrekin aurkezteko. Oinarriekin aukera horihurrengo bozetara eramatea eztabaidatu du Equok; baina, egungo egoera politikoa horretarako «aproposena» ez dela ebatzita, bakarka aurkeztea erabaki du, «Euskadin ezkerra ordezkatzen duten alderdiak bananduta aurkeztuko direlako». Epe ertain eta luzera, dena den, «indar progresista guztien metaketa eta elkarlana» sustatzen ahaleginduko da Equo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu