Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Equok legebiltzarkide bat lortzea espero du

Abstentzio handia izango da igandean, talde horren ustez, eta horrek PPri eta PSEri egingo die kalte

Antxeta Knör eta Juantxo Lopez Uralde, atzo. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izateko «benetako aukera» duela uste du Equo Berdeak Euskal Ekologistak taldeak. «Independentzia dela, irtenbide zaharrak direla, krisiari benetako irtenbiderik eman ez dioten alderdienganako nekea dela...», abstentzio handia izango dela nabarmendu dute, eta horrek, batik bat PPri eta PSE-EEri eragingo diela.

Hala, eta kanpainan zehar hedabide publikoek ez dietela jaramonik egin salatu duten arren, itxaropentsu daude «Estatuaren historian aurreneko aldiz ekologia politikoak legebiltzarkidea izateko». Hautagaitzako bozeramaile Juantxo Lopez de Uraldek eta Antxeta Knör Arabako zerrendako bigarrenak prentsaurrekoa eman zuten atzo, inkesten emaitzen balorazioaren berri emateko.

Europako Alderdi Berdeak babesa ematen dien bideo bat ere erakutsi zuten prentsaurrekoan. Hauteskundeak «garrantzitsuak» direla azpimarratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.