Politika

Erabaki plataformak ETAren jardueraren etetea, eskubideak eta herriari hitza ematea aldarrikatu ditu

"Euskal gizartea egoera makalean bizi" dela uste du, baina "ez dirudi ganorazkoa egonean geratzea". Akordio "zabala" eskatu du.

2008ko maiatzaren 14a
17:18
Entzun
Erabaki plataformak "euskal gizartea egoera makalean bizi" dela deritzo ("[Espainiako] Estatuak gizarteari ez dio hitza eman nahi, ETAk heriotzak eragiten segitzen du, eskubideak narriatuz doaz, hainbat auzi irekita daude...), eta hortik irten ahal izateko lau oinarriri eustea proposatu du gaur, Bilbon egindako agerraldian: "ETAk ekinbide armatua etetea, eskubide eta askatasun zibil eta politikoak indarrean jartzea, gatazka gizatiartzea (biktimak [oro], presoak...), eta Loiolako aurrekoardioaren edukiari berriro eustea -erabakitzeko eta kontsultatzeko eskubideari-".

Plataformaren ustez, "egoera honetan ez dirudi ganorazkoa egonean geratzea", eta gizartearen "akordio zabala" eskatu du, "barne aniztasuna eta aipatutako oinarriak" kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.