Batasunaren ilegalizazioa
Erabakia "espero" zuela esan du Goirizelaiak, baina "eskandalua" iruditu zaio ilegalizazio prozesua
Inor gutxik hartu du ustekabean atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartu zuen erabakia. Batasunak "erabakia espero" zuela esan du Jone Goirizelaia abokatuak, baina edonola ere, "eskandalua" iruditu zaio Batasunaren ilegalizazio prozesua bera. Erabilitako argudio juridikoak datorren astean emango ditu ezagutzera Auzitegi Konstituzionalak, eta sei hilabeteko epea izango du orain Batasunak Europako Giza Eskubideen Auzitegian helegitea aurkezteko.
"Notifikazioa jasotzen dugunetik sei hilabete dauzkagu Estrasburgon aurkezteko gure helegitea. Printzipioz hori da gure asmoa, horixe izan zen bere mementoan baloratu genuena, baina lehenengo ikusi beharko dugu epaiak zer esaten duen, eta kasu honetan ezin dugu baloratu zehazki zer aukera dauden eta nola egin behar ditugun gauzak, ez dakigulako sententzia horrek zer esaten duen", azpimarratu du Goirizelaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu