ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Erabakirako bide orria adosteko, gogoeta prozesua abiatu du Gure Esku Dago-k

Eskura izeneko prozesua aurkeztu du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak, haren jarduera, antolamendua eta finantzazioaz eztabaidatu, eta "zer, noiz eta nola erabaki" adosteko.

Angel Oiarbide, Eskura hausnarketa prozesuaren aurkezpena egiten. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
jon olano
2015eko irailaren 26a
00:57
Entzun

"Adostasun eta elkarlanerako eremua sortzea" eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko "bide orri adostua" lortzea izango dira Gure Esku Dago dinamikaren errronkak urte politiko berrirako. Hala adierazi du dinamikako bozeramaile Angel Oiarbidek.

Zer, noiz eta nola erabaki? galdera horiei erantzun nahi die dinamikak. Bide horretan, "lehen geltokia" izango da Eskura hausnarketa prozesua, eta hurrengo geltokiak zehaztea izango du helburu. Gure Esku Dago-ren jarduera, antolamendua eta finantzazioaz eztabaidatuko dute datozen asteetan.

Abiapuntu gisa, zortzi orriko proposamen bat egingo du dinamikak, eta azaroaren 9ra bitartean ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako baldintza izango da dinamikan saretua egotea. Herriz herriko eta auzoz auzoko eztabaidetan nahiz sarean izango da gogoeta prozesuan parte hartzeko aukera. Azkenik, azaroaren 21ean ezohiko batzarra egingo du dinamikak, erabaki nagusiak hartzeko.

Dinamika "indartsu" baten beharra

Gure Esku Dago "indartsu" baten beharra azpimarratu du Oiarbidek: "Gure Esku Dago bere helburuetan ez dela behar bezain beste definitu entzun izan dugu maiz. Ez da gezurra. Izan ere, helburua definitzeak modua (zer eta nola) definitzea dakar, eta Gure Esku Dagok ezin du halakorik definitu nahikoa adostasunekin ez bada".

[Youtube]https://youtu.be/d2ugtqsiryQ[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.